Carlos Mendaza's Blog

Just another WordPress.com weblog

diciembre 18, 2009

Archivado en: Uncategorized — carlosmendaza @ 5:26 pm

Ikaragarria!!

aupa glorioso!

 

Bideoaren hausnarketa diciembre 18, 2009

Archivado en: Uncategorized — carlosmendaza @ 5:24 pm

 

Gaur egun teknologia berriak oso garrantzitsuak dira gure bizitzan. Komeni da jakitea batez ere gauza garrantzitsuenak ordenagailuei begira.Wordeko zenbait ariketa egin eta honekin familiarizatu.Nola gorde,nola egin beste testu bat,nola bidali…

Oso erraz egiten diren gauzak dira eta pertsona guztion esku dago.Interneten egotea adibidez oso erabilgarria izan daiteke bai helduentzat eta bai gazteentzat.Albiste berriak irakurri ditzakezu gertatzen ari diren momentu bertan.

Beraz,txikitatik teknologia hauek ikastea oso baliogarria izan daiteke,gaur egun teknologia berriak aurrerapen asko egiten baititu.

 

Teknologia berriak diciembre 18, 2009

Archivado en: Uncategorized — carlosmendaza @ 5:19 pm

 

TEKNOLOGIA BERRIAK

1)   Gure aurrezagutzak:

Modu global batean esanda, ikasgai honen hasieran sentitzen edo gure perspektibak; egin ditugun eta ikasi ditugun gaiak ez ziren inondik inola ere pentsatzen genuena, honekin esan nahi duguna, teknologia berria ikasgaiak onura asko ekarri digula gure ikaste-prozesu arloan.Gauza berri asko ikasi ditugu eta aldi berean gai interesgarriak zirenez, ikasteko modua entretenigarria zela iruditu zaigu.

2)   Egin ditugun lanak:

            Bloga: Lan honen bitartez, interneten ibiltzen eta gauzak leku batetik bestera jeisten ikasteko aukera eman digu, eta aldi berean lagunen artean nolako lan mota edo gauzak(gaiak, argazkiak, bideoak, musika …) ikusteko aukera eman digu. Oso entretenigarria izan da.

            Mapa  kontzeptuala: Ariketa honen bitartez, gai baten aurrean mapa kontzeptual bat egiten ikasteko aukera eman digu, eta aldi berean, mapa kontzeptuala egiteko programa erabiltzen ikasi dugu. Irakasle batentzat gauza oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu, beraz, oso ondo iruditzen zaigu teknologia berrian gai hau ipintzea.

            Webquestak: Lan honek onura onak eman dizkigu teknologia berria ikasgaia hobeto ezagutzeko, hau da, webquestaren bitartez, atal hau ordenagailuaren bitartez hobeto ezagutzea eramaten gaitu, eta aldi berean, beste taldekideen pentsamenduak, gustuko … ezagutzeko aukera ematen digu. Beraz, gai interesgarria denez, ondo pasatzeaz gain, gauza asko ikasteko aukera eman digu.

 3) Ebaluapena:  Gure artean egindakoaren hausnarketari dagokionez, ondo konpondu garela diogu, gaia aukeratzeko orduan ez da eragozpenik egon eta lanaren antolamendua ere modu erraz batean banatu gara.

4)Gogoeta: Lehen aipatu bezala, ikasgai honen gauzarik aipagarriena bere erabilgarritasuna izan da. Ikasitako gauza gehienak gure etorkizunean oso erabilgarriak izango direlakoan gaude (hala nola cmaptools programa, eskemak egiteko oso erabilgarria dena). Oso sentsazio positiboak atera ditugu ikasgai honetatik eta ikasgai honekin denbora galdu ez dugulakoan gaude.

 

5)IKTak egoera errealean: IKTak unibertsitatean irakastea oso gauza aproposa dela uste dugu, gure eguneroko bizimoduan gauzak errazteko oso erabilgarria baita (dagoeneko ez gara ibili behar erregelarekin eskemak egiten, eta besteekin informazioa oso azkar konpartitu dezakegu blogaren bidez. Ikasgai honek beste ikasgaiengan eragin zuzena du, bertan ikasitakoa beste guztietan erabili dezakegulako. Beraz, gure ustez IKTak mundu errealean oso aplikagarriak dira, eta hauen garrantzia ezin da gutxietsi, etorkizuneko ikasgeletan teknologia berriak sartzen hasi baitira.

Xabier Elejalde

Alex Aldekoa

Carlos Mendaza

 

 
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.